Gabeko kalapitxixak: "Zelan Ein Zain" dokumentalaren aurkezpena.
Disko kontzeptualak eta gitarreroak egiten dituen nortasun propiodun taldea. 60-70 hamarkadetako rock and roll ortodoxoa gustoko dutela nabari izan arren, beraiengandik gertuen izan dituzten belaunaldien eragin da nabariena: REM, Pearl Jam,... Testu sakonak, sonoritate berezia daukatenak. Zuzeneko indartsuak egiten dituzte. Beraien azken lanak Argia eta itzala eta Zero dira. Azken honek bideoklipa dakarren CDRom pista bat ere badu.