Le Bukowski Musika Klubak aurkezturik, Zé PREMIKIN (Exile on Jareño St.): Datorren Apirilak 4ean GAZTESZENA ARETOAN ospatuko den festa.
Zé PREMIKIN (Exile on Jareño St.) erakusteko zaletasunez jaio den borondatezko exilioa da.
Azken hiru hamarkadatan, gauero Le Bukowskin dastatzen den giroaren azalpen zabalago bat izatea nahi dugu.
Guretzako formula erraza da. Moda guztietatik at. Zuzenean Rock & Roll zitalena, eta Klubean DJ hoberenak. Eta musikarekiko errespetu haundia…
Zé PREMIKIN (Exile on Jareño St.) kapritxo bat da, bat ere premiarik gabe sortutako festa. Beraz luxuzko opari bat denontzako.
Luxuzkoa diogu, areto haundiago batean eta goizeko seirak arte, sekulako kartela osatu dugulako prezio txikietan mugituz.
Jaialdi hau Le Bukowski Musika Kluba bizi duten bezero, kide, lagun eta artista guzti horiek biltzeko eta omentzeko helburuarekin antolatu da. Hauek bait dira klub honek gaur egun duen leku berezia izatearen eta gauza bereziak gertatzearen errudun.
Zé PREMIKIN Jaialdia Donostiako Egia auzoko Gazteszena aretoan gauzatuko da, Le Bukowski Musika Klubetik oinez minutu gutxira. Jaialdiaren helburua sinplea da: publikoari merezi duen show-a ematea. Ekitaldiak 2 espazio ezberdin eta independienteetan gauzatuko dira.
Estilo, formatu edo kolore ezberdinetako talde naiz DJ lagunez osatu zitekeen aurtengo lehen edizio honetako kartela, baina 1988. urteaz geroztik Le Bukowskik irmotu duen ibilbidearen esentzia hornitzen saiatu gara honakoan:
SEX MUSEUM [Madrid] (www.sexmuseumrock.com)
Madrildar talde hau estatuko rock and roll eszenako erreferentzia bihurtu da urte askotako ibilbide oparo baten ondoren. Pasa den 2011 urtean “Again & Again” deitzen den haien hamairugarren lana kaleratu zuten.
CAPSULA [Buenos Aires, Bilbo] (www.capsula.org)
Argentinan sortu zen baina gaur egun Bilbon kokatua dagoen taldea da. Orain dela 15 urte hasi zirela rock and rolla egiten eta azken urteotan dastatu dituzte garai gozoenak. Pasa den 2011 urtean John Agnello-k ekoiztutako “In The Land Of Silver Souls” kaleratu zuten.
NUEVO CATECISMO CATOLICO [Donostia] (www.myspace.com/nuevocatecismocatolico)
Lurralde eta estatuko eszena punk-rokeroan erreferentzia bihurtu den talde donostiarra da NCC. Naiz eta bere azken lana 2009 urteko izan, edozein areto mugiarazteko errepertorioa dute.
SURFIN KAOS [Donostia] (www.myspace.com/surfinkaos)
Rock, pop eta surfaren inguruan mugitu den eta euskaraz egiten duen hirukote donostiarra da Surfin Kaos. Lau diska plazaratu dituzte orainarte eta nahiatezko talde batean bihurtu dira panoarama rockeroan zer gertatzen ari den deskribatzeko garaian.
JUPITER JON [Irun] (www.jupiterjon.bandcamp.com)
“Pleistozenoko Astelehenak” izeneko diska kaleratu zuen bidasoaldeko talde honek pasa den Azaroan Bonberenean udara partean grabatu eta gero. Etorkizun hurbilean zeresan haundia izango duen taldea dela diogunean ez ginateke gezurretan arituko.
LÜGER [Madrid] (www.luger.bandcamp.com)
“Concrete Light” deituriko lana kaleratu du madrildar bostkote honek 2011ko Ekainean. Hirurogei eta hirurogeitamar hamarkadetako soinuak berreskuratzen dituen rock and roll psikodelikoa.
DJ MAKALA [Zarautz] (www.djmakala.wordpress.com) + Dj BUDIN (Iruña)
DJ Makala Le Bukowski Musika Klubeko DJ erresidentea da. Funk / Soul / Latin / Break / Boogaloo soinuen erreferentzia da gaur egun estatu maila naiz maila internazionalean. Berarekin batera gure Boîtean DJ BUDIN iruñarra izango da. Viniloaren Printzea, zarrastoaren Errege, eta Le Bukowskin ohizkoa urte askotan.
Zer: Zé PREMIKIN Jaialdia
Noiz : 2012 Apirilak 4 / 20h00tik 06h00 arte.
Non: Gazteszena Aretoa, (Baztan kalea 21 – PK: 20012 - Donostia - San Sebastián)
Sarreren prezioa: 8 €
Salmenta puntua: www.kutxasarrerak.net (aforo mugatua)
Kartela: SEX MUSEUM [Madrid] + CAPSULA [Buenos Aires, Bilbo] + NUEVO CATECISMO CATOLICO [Donostia] + SURFIN KAOS [Donostia] + JUPITER JON [Irun] + LÜGER [Madrid] + DJ MAKALA [Zarautz] + DJ BUDIN [Iruña]