Datorren asteazkenean, Martxoak 21, Borja Iglesiasek idatzitako MU liburuaren argitaratze eta aurkezpen jaia egingo dugu Donostiako Le Bukowskin arratseko 8etatik aurrera. Ekitaldi irekia izango da, nahi duzuenok bertaratu zaitezkete. Gonbidapena luzatuta duzue.
BIDEHUTS "orbitako" naiz beste musikari ugari egongo da aurkezpena babesten. Horien artean, ANARI, MURSEGO, RAFA BERRIO, INOREN ERO NI, DUT naiz LISABĂ– taldeko kideak, etab...
MU:
Borja Iglesias (Donostia, 1973) musikariaren lehen liburua da. Askok HOTEL, INOREN ERO NI EDO ANARIrekin ezagutuko zenuten kitarra jotzen.
Egunkari moduko bat, altzairu gaineko nikel notak.
Narrazio motz honetan, narratzailea, lehen pertsonan, grinaz ari zaigu adiskidetasunaz, maitasunaz, musikaz, sexuaz…
Bada isiltzen ez den jendea, nahiz eta bertan egon ez balira bezala izan. Beste batzuek, ordea, keinu bakar batez inoiz irudika zezaketena baino askoz ere gehiago betetzen dute. Baina beste batzuei nahikoa zaie hitz bat eguneroko gauza arrunt edota azalekiko gustua ere asetzeko, eginkizun horretan gogo bizia erakutsiz eta bete nahi duten espazio hura betez . Fikzio hau azken hauei omenaldi moduko bat da.