Elkano Browning Cream erritmo jostagarri eta kutsakorren sinonimo da, Blue Note disketxe handiaren urte oparoenetako Hammond organoaren combo handiak gogora ekartzen dituen soinuen islada. Hiruko honen izaera multikultural eta nomadaren ikuspegitik personalizatu eta gaurkotutako soinua. Mikel Azpiroz musikari euskaldunak (Parafünk, Fermin Muguruza, The Waifs Australiarrak…) koordinatzen duen proiektuak, Hammond organoaren hirukoaren oinarrizko formatoan du funtsa, bere esentzia groove-aren zentzurik garbienean oinarrituz: erritmika dantzagarrian. Franck Mantegari bateriajole Paristarraren (Alpha Blondy, Saint Germain…) drumming exotikoarekin batera, Brian Jackson eta George Braith bezalako maisuak goraipatu duten Dave Wilkinson gitarrajole eta abeslari ingelesaren kadentzia melodikoak gauzatzen du estilo berezia.
Beraien Elkano Browning Cream (Mamusik, 2006) eta 2 (Mamusik 2010) diskoak groove desberdinen bilduma bitxiak dira, melodia elegante eta sofistikatuekin osatuta, gustoz eta esku onez, mendebaldeko musika, eragin afrikar, latino zein ekialdekoekin uztartuz. Munduko hainbat txokotako jaialdi eta klubetatik dantzatu zituzten disko hauek.
Eklektizismoaren eta ez ohizkoaren aldarrikatzaile, orain hirugarren diskoa aurkezten dabiltza, Bohemia (Mamusik, 2012), instrumentu akustikoen bitartez musika mediterraneo eta zingaro kutsuetako soinuetara bidaiatuz, kaleko doinu ibiltarien arimak erakarrita.
Elkano Browning Cream:
Franck Mantegari (Paris): bateria
Dave Wilkinson (Barcelona): gitarra, ahotsa
Mikel Azpiroz (Donostia-): Hammond B3 organoa
Info:
www.elkanobrowningcream.com www.facebook.com/elkanobrowningcream