GIRANICE live!

Azaroak 12 Larunbata 20:00

GIRANICE live! Rock Instrumentala
Sarrera: Debalde

Eremu oso ezberdinetan ibilitako musikariak bildu dira proiektu berri honetan. Kanta berean erritmo eta matiz aldaketa bortitz zein leunak uztartzen dituzte melodia batek gidaturik. Mezu baten ordez, egoera bat transmititzeko helburuarekin egiten dute iturri oso desberdinetatik edaten duen musika instrumentalista. Honetarako, rockean oinarritzen diren kitarren gainetik bibolin batek gidatzen du kantaren ildoa.

Villa de Bilbao txapelketan klasifikatu dira eta beraien aurreneko estudioko diskoa aurkeztu berri dute.

Hemen diska entzungai eta debalde jeisteko moduan:

http://giranice.bandcamp.com/album/giranice

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago