FIESTA PRIMU + NARWHAL DJs

Abuztuak 14 Igandea 23:30

FIESTA PRIMU + NARWHAL DJs Dance & Sweat
Sarrera: Debalde

Here we are! Oporretan geundela edo Primo eta NiMuren arteko ezkontza hautsi dela pentsaten zuten horiek oker daude. Ezkutuan geunden, ingurunea aztertzen eta esperoan. Orain zarata pixkat gehiago egiteko garaia iritsi da.

Orain dela egun batzuk Aste Nagusiko egitaraua gainbegiratzen ari ginela, ez digula bereziki erakartzen eta agian gu dugun ideia hau beste donostiar batzuek ere badutela pentsatu genuen. Beraz, egitarau honi ikaragarri gustoko dugun zeozer gehitu nahi izan diogu: atsegin dugun musika eta jendearekin izerditzeko eta dantzatzeko helburuarekin antolatutako festa. Sinple eta argia.

Hau esan ondoren, dantzatzeko, kantatzeko, desparramatzeko eta izerditzeko gogoak dituzun horietako bat bazara, Le Bukowskira datorren Abuztuaren 14eko gaueko 23:30 aldera etortzeko gonbitea luzatu nahi dizugu. Doan noski.

Azken aldia izango balitz bezala dantzatzea zin egiten dugu...

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago