U.K.BILL 2005. urtean sortu zen, Utikan Añorgako taldearen errautsetatik. 2006-an estreineko kantua grabatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, Musikherriak zigiluaren bildumarako. “Dagoena Ez Da Dena”. 2007 urtean “U.K.Bill”estreineko diskoa. Bide batez, Añorghetto Records zigilua sortu zuten. 2009-ko ekainean Chopper Bar Start bilduman parte hartu zuten abesti berri batekin, “Ziztu Bizian”. Kanta honek hautsak harrotu eta uda, disko berri bat prestatzen eman zioten denbora. “Paradisu Sekretua” sortuz, gaur arteko azken lana. Paradisu Sekretuak 09-10 bira gora behera batean bizi izan da U.K.family-an; 26 kontzertu, festak, istripuak, kontzertuak bertan behera... eta bira amaieran, Iker Laurobak taldea utzi nahiaren berri tristea. Ukabilkada jaso eta berriro ere taldea osatu zuten ordurarte soinu teknikari lanetan aritutako Iparra-rekin. Bira amaitzeko azkeneko sei kontzertuetan parte hartuz, haien artean Kilometroak'10 Lezo eta Jingo de Lunch (Durango eta Andoain) baxulari bezala. Iparra U.K.family-ko baxulari berria!!! 2011 urtea kontzertuak eta kanta berriak borobiltzen pasako dute, disko berria prestatzeko intentzioarekin. 2011 lan berria?