PRIMU PARTY III

Ekainak 25 Larunbata 23:00

PRIMU PARTY III Primo + NiMu
Sarrera: Debalde

Donostiako kaleetan konfetia lurrean ikusten baduzu, lasai egon, garbitzaileak ez daude greban, Primo eta NiMu gara elkarlanean, datorren larunbateko festa iragartzen. Beste behin ere, festa Le Bukowskin izango da, hirian hobekien sonatzen duen kluba, Ekainaren 25ean, gaueko 23:00tik aurrera.

Txuribeltzean egin dugu kartela, nahiko sinplea jatorrian baina jarriko diren leku horietan "tuneatzeko" ideiarekin. Konfetia botako diogu kartel bakoitzari (kolazko spray bat lehenago botako diegularik). Kalean zihoan andre elegante batek "monada" bat iruditu zaiola esan digu eta hitz horrekin gora etorri gara eta ideia erakargarria delaz konbentzitu gaitu! Milesker andre hori!

Zure agendan apuntatu: larunbat honetan konfeti arrastoak jarraitu Le Bukowski arte, gainontzekoaz gu arduratuko gara!

www.cosasprimo.com
www.nimu.tv

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago