Mamba Beat Bilbon jaio zen suge gorputzarekin eta elektronikaren pozoi erritmikoaren jabe.
Grabe obsesiboak, erritmo frenetikoak, sinte eroak, metalak sutan, ahots urratuak…dena errito ilunen zerbitzura, eta hoietan gai askotaz aritzeko beharrarekin: dantzaz, trantzeaz, gauaz, psiko-bidaietaz, instinto basatietaz, erlijio berriak bilatzeaz...
2007 eta 2009an Mamba Beat-ek bi cd erditu zituen (Mamba Beat eta Energia) eta hoiekin bere azal ezberdinen katalogoa osatu zuen.
Laudorio asko jaso zituzten, Euskadin kontzertu ugari eskeiniz, eta AIE-k penintsulan zehar kontzertuak emateko hautatu zituen (Bartzelona, Madrid, Galizia, Aragoi, Extremadura, Andaluzia, Gaztela…), eta horrek guztiak Frantzia eta Alemanian jotzera ere eraman ditu.
Orain arte 100 kontzertu inguru eman dituzte eta bertara hurbiltzen den guztiari hainka egiten saiatzen da mamba.
Jaialdi garrantzitsuetan jo dute: Bilboko Aste nagusiko eszenatoki handian, Lanzarote-ko Costa de Músicas, Granada-ko Fusibles Fest, Dijon (Frantzia)-eko Baskarad, Berlin-en… We Are Standard, La Phaze, Le Peuple de l’herbe, Capsula, La Excepción bezalako taldeekin batera.
Orain, 2010-udazkeneko biran The dance single berriarekin kolpea eman eta gero, 2011an “THE” Ep-a aurkeztuko dute, (The)Life, single berriarekin bira luze bati hasiera emanez.