3 urteko ibilbidearen ondoren Casual Blues taldearen zuzenekoa musika eszena lokaleko indartsu eta erakargarrienetakoa bihurtu da. Rock eta Blues estiloak nahasten duten moduak 50 kontzertu baino gehiago ematera eraman du taldea. Altxerrin, Guardetxean, Leize Gorrian, etab... "PĂșa de Oro" edo "Rompeolas 2016" bezelako jaialdietan parte hartu dute eta "Hondarribia Blues Festival" jaialdiko partaideekin ere jotzeko aukera izan dute. Casual Bluesek bere show fresko eta dinamikoa helarazi nahi du beste leku batzuetara eta diska baten grabazioa du helburu hurbilena.