Krilin Donostian 2004. urtean sortutako rock taldea da. Lau gaztek osatzen dute: Urko Eizmendi (ahotsa-baxua), Jon Sainz (kitarra), Endika Pikabea (kitarra) eta Iñigo Parra (bateria). Taldekide guztiak No Mind taldean hasi ziren rock musika jotzen bateria izan ezik, NPF taldean hasi baizen.
Gaur egun, gipuzkoar laukote honek hiru EP (Autoekoizpena, 2004; Ride The Clouds, 2005; Body Exchange, 2007) eta disko bat ditu grabatuta: When The Time Comes, There Will Be No Time (2009), Cerdanyola del Vallès (Barcelona)-ko Txosse-ren Wheel Sound Studio-n grabatua eta Sant Feliu De GuÃxols (Girona)-ko Santi GarcÃa-ren Ultramarinos Costa Brava estudioan nahastu eta masterizatua.
Lanak entzunda taldearen bilakaera ezagutu daiteke. Hasierako abestiak 90eko hamarkadan Kaliforniatik heldutako hardcore-melodikoaren (Bad Religión, Nofx, No Use For A Name) tankera dute. Beraien musika denborarekin garatuz joan da, egitura berriak bilatuz dituzte eta Muse, My Chemical Romance edo Foo Fighters bezalako taldeen eragina nabarmen daiteke Body Exchange EP-an. Gaur egun, taldeak soinu landu eta trinkoagoa lortu du, musika esperimentalarekin saiatu da eta azkeneko diskoak Thrice, The Mars Volta edo Isis taldeak ekartzen ditu gogora.