UNDERNEED live!

Ekainak 3 Osteguna 20:30

UNDERNEED live! Donostiako Tokiko Musika Erakustaldia
Sarrera: Debalde

Underneed 2005ean sortu zen. Lehen urteetan hainbat lan autoekoitzi zituen eta curriculum oparoa osatu zuen. Lehiaketa ugaritan hartu du parte, baita hamaika sari jaso ere: Donostia Hiria Pop-rock Lehiaketan irabazle suertatu ziren (2005), Donostiako Fnacek antolatutako Auto Producidos lehiaketan garaile (2006), 360 grados bideoklipa aukeratua izan zen 1.500 partaideren artean Cuatroren Puro Talento lehiaketan (2009), rock atalean. 2006 eta 2008 artean Galizia (Sikaru, El Contabajo), Euskal Herria (Komplot, Bataplán, Irish Disco, Be Bop…) eta Frantziako (L´Atrium, Koté Cafeé, Fiesta Bikers Harley Davidson de Hendaia) hainbat areto eta tabernatan eman ditu kontzertuak.

2009ko amaieran, taldearen osaketa aldatu zen eta lehen diskoa grabatu zuen, diskoetxe batekin lortutako kontratuari esker: Another point of view. Diskoetxeak ordaindu zuen grabaketa baina ez zuen kontratua guztiz bete eta azkenean diskao autoekoitzi du taldeak. Martxotik aurrera Fnac eta Media Marketen, eta Espainia eta Frantziako hainbat dendatan erosi ahal izango da. Apirilaren 28an Madrileko Caracol aretoan eskainiko dute zuzenekoa, Festimad jaialdiaren harira.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago