THE ROMANTICOS live!

Maiatzak 9 Igandea 20:30

THE ROMANTICOS live! Blues
Sarrera: Debalde

The Romanticos 2009an sortzen den taldea da. Blues estiloa jorratzen duen hirukotea da. Berezitasun bezela, blues-aren standard-en adaptazioak, berezko abestiak eta 60/70ko hamarkadako funk-aren bidezko fusioak eskeintzen dituzte. Hirukote hau Iker Pirisek (kitarra), Fernando Neirak (baxu elektrikoa) eta Hasier Oleagak (bateria) osatzen dute.

IKER PIRIS (kitarra):
Tolosan 1979an jaioa. Autodidakta moduan hasi zituen bere kitarra ikasketak eta Musikenen bukatu zituen. Sheyla Cuffy, Jorge Rossi, Alejandro Mingot eta Nico Waine Blues Band, Musikene Big Band eta Drindots bezelako taldeekin aritu da eskenatokian. Egun, talde ezberdinetan aritzeaz gain, Legazpiako Musika Doinua Eskolan eta Usurbilgo Musika Eskolan dabil maisu moduan.

FERNANDO NEIRA (baxu elektrikoa):
Donostian 1976an jaioa. Donostiako Kontserbatorioan pianoa eta kontrabaxua ikasi zuen. Stay Blues, Nico Waine Blues Band edo Ruper Ordorikarekin aritua da eskenatokian.

HASIER OLEAGA (bateria):
Bilbon 1979an jaioa. Eskola ezberdinetatik pasa da bere ikasketa prozesuan: Folklore Eskola Munizipaletik, Gasteizko Kontserbatoriotik, Bartzelonako "Taller de Musicos"-etik eta Musikene Eskolatik non 2007an lizentziatu zen. Bere aldakortasunak Carmen Canela, Guillermo Klein edo Aarón Golberg bezelako musikariekin aritzera eraman du. Hasier, grabazio ezberdinetan aritu da gainera: Mikel Laboa, Ruper Ordorika eta Iñaki Salvador.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago