MENEO live! + SOYTOMBOI DJs

Maiatzak 7 Ostirala 22:00

MENEO live! + SOYTOMBOI  DJs BURP! JAIA feat NiMu part III
Sarrera: Debalde

BURP edo Bask Underground Report denbora daramate telebistako ETB3 katean erreportaia frikienak egiten. Hemen inguruko pertsonaia aldrebes eta arraroenak aurkitzeko gai izan dira honetarako. Oraintxe hasi berri den BURP denboraldi berriaz gain, festak antolatzen hasiko dira NiMuren laguntza bitarte.

Maiatzaren 7an izango da hirugarren festa Le Bukowskin. Meneo izango dugu gure artean. Show hutsa: reggaetron, elektro, tropikalismo,... Zuzenean ikusi behar da Bartzelonan bizi den tipo Guatemaldar honen show-a. Ondoren, Bilboko Soytomboi kolektiboko emakumeak egongo dira DJ lanetan. Performanzeak ere hauen eskutik.

Festa begibistan!

http://www.myspace.com/burpetb3
http://www.myspace.com/moremeneo
http://www.myspace.com/soytomboi

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago