GORA GORA KIDS + THE KILLMINISTERS live!

Apirilak 24 Larunbata 22:00

GORA GORA KIDS + THE KILLMINISTERS live! Garage & Rock
Sarrera: 3.141592653589

MIR espaziountzian ezagututako lau lagun elkarri begira aspertzen hasten dira.

- To, rock & roll kasetea Lurran ahaztu dut!
- No me jodas tio, eta orain zer egin behar dugu? Vladimir ez da gure bila etorriko hemendik bi hilabetera eta gainera ezin dugu txortan egin gure artean ez bada!!!
- Ze zinta zen hori? Surfa, garajea, rock and rolla, hard rocka eta soula biltzen zituen hori?
- Bai, huraxe. Baina ez larritu. Kaseterik ez badugu, guk geuk egin beharko kasetean zegoena... Badakigu zer gustatzen zaigun, zer nahi dugun, nola nahi dugun...
- Behintzat, hemen jateko dagoena baino zerbait hobeagoa aterako zaigu...
- Bueno, lapur diezaiegun amerikanoei beren instrumentuak.
- Bat, bi. hiru... Wanna Say, stupid cinyc guy, wanna say...
- Jodeeeeer, beste bat, baxua, txastona, gitarrak, maitemintzen naiz, maitemintzen naiz!!!
- chst, chst, chst, to, to... A ver si pulimos esto...
- Beste bat? Bai, Blue car, Kotxe urdina eta zu, abiadura maltzur, thas's for sure! Garajea!!!

(...)

- Noiz lurreratzen gara orduan mutikook?
- Ez dakit, eta berdin zait. Ez dut MIR-etik jaitsi nahi dagoeneko...
- Nik ezta ere... Portzierto, ohial batzuk aurkitu ditut hor atzean... Bandera komunista zahar batekoak zirela uste dut... Haiekin kamixeta batzuk egingo?

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago