CALAÑAk bere diska berria aurkezten du: A CAL Y CANTO.
Hilabete asko egon gara itxoiten baina azkenean CALAÑA taldearen azken diska berria (Matriz Records etxeak ekoiztua eta Warner Musikek banatua) salgai egongo da datorren Otsailaren 23tik aurrera. "A cal y canto" talde nafarraren bigarren diska da Domingo Calzado (ahotsa), Mariano Rodriguez (kitarra), Oswaldo Oneca (baxua) eta Alen Ayerdi (bateria eta perkusioak) musikariak direlarik taldekide beteranoak. Gaur egun, Jorge Soto (perkusioak) eta Airam Etxaniz (koroak eta ahotsak) gehitu zaizkie. Lehen diskaren jarraipena da lan hau. Bere momentuan lan goraipatua egin zuten eta honakoan Iñaki "Uoho" Anton (Extremoduro, Platero y Tu)-ren eskutik ekoiztu dute diska. 70 kontzertu baino gehiago eta Extremoduro edo Andres Calamarorekin emanaldi ezberdinak egin zituzten Festibal garrantzitsuetan.