GLOBAL FUNK PARTY with DUSTY JAZZ&MILK (Munich) + MAKALA DJ's

Martxoak 5 Ostirala 23:00

GLOBAL FUNK PARTY with DUSTY JAZZ&MILK (Munich) + MAKALA DJ's Jazz Funk Latin Breaks
Sarrera: Debalde

Orain dela 3 urte baino gehiago, Dustyk bere lehen EPak duen izen berdinaz sortu zuen bere lehen zigilua: Jazz&Milk. Harrez gero, Free The Robots, Mr Chop, Rube edo Romanowski bezalako artisten lanak atera ditu zigilu honen izenpean. Munichen hilabetero bere zigilu propioaren gaua antolatzen duen eta The Hi-Fly Orchestra, Analogik or Tom Eno bezalakoen erremixak sortzen dituen bitartean, Dustyk munduan zehar bidaiatzen du klub eta festibal ezberdinetako dantzaguneak beteaz eta bere DJ saio exotiko naiz elektrikoak jazz melodia eta perkusio doinu sakonen bidez eskeiniaz. Jazz&Milk labela duten doinuen elementu erritmikoak naiz oinarrizko groove horiek klub sentsazioa sortzen duten bitartean, zuzeneko jazz soloak dosi melodiko egokienetara gehitzen dira musika gazte eta zahar naiz doinu moderno eta vintageak maitatzen dituztenen entusiasmoa sortuaz.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago