Haserako "Surf Bus"tik The Surfin' Lungsek festaz, dantzaz, bubblegum surf punk udaz eta neskaz betetako surf safari batera gehitzeko deia helarazi zigun.
Ia 30 urteetan zehar, Europako surf talde onena bezela ezagutua izan den talde honek "Spirit Of Australia", "The Beach Will Never Die" edo "Pray For Sun" bezalako abesti ahaztuezinak sortu ditu. Beach Boys, Jan & Dean eta Ramones arteko nahasketa bezela definitu daitezke eta 50 eta 60ko hamarkadetako RnR onena dute oinarri.
"Betiko berdina" esaldiak ez du inoiz hain konotazio onik eduki. Kasu honetan, Surfin' Lungs taldeak berriz ere lortu du: abesti borobilez betetako diska atera du bere jarraitzaile sutsuenen pozerako. Cowabunga!