Joan Colomo crack bat da. The Unfinished Sympathy berpiztu ondoren, La Celula Durmiente taldea zuzendu ostean eta Zeidun bezelako taldearekin entsaiatzen duen bitartean, Colomok diska berria atera berri du. Bere sustrai naparrak eta Montnegreko muinoekiko duen lotura kontutan edukiz, abesti katalan naiz gaztelari buelta berri bat eman dio. Protesta abestia eta nihilismo politikoa buru bezela eta pertsonen arteko erlazioak eguneroko zikinkeriaren alternatiba bezela ditu. Rockaren erregelak albo batera utzi eta instrumentu akustikoetan sakondu du bere esperientzia sonoro berria. Gustu ona eta maisu baten musikalitateak dituen melodia, armonia eta apaindurak dira nabarmen.
Joseba Irazokik pasio falta duen musika albo batera uzten badaki. Nafarroako Bera herritik Onddo taldearen lider zenak -azken diska "Errepideak ez ditut maite" Gaztelupeko Hotsakekin kaleratu zuen orain dela 7 urte- 2 bide hartu ditu bere burua jotzen duen musika egiteko. Alde batetik Do sortu zuen, bere aurpegi experimentalena jorratzen duen proiektua, "Tokian Tokiko" (2005) diska delarik aurpegi honen sorkuntza nabariena. Bestetik, bere izenpean,“Gizona zakur egin zen� (Hirusta, 05), “Olatuetan� (Creative Sources, 06), “Folk me, laztana� (Moonpalace, 08) edo "Euria ari du" (Moonpalace 09) kaleratu ditu folk estatubatuarra eta euskararen arteko espazioa txikituz.
http://www.myspace.com/josebairazoki