GLOBAL FUNK PARTY with JADD (Madrid) + MAKALA DJ's

Urtarrilak 29 Ostirala 23:00

GLOBAL FUNK PARTY with JADD (Madrid) + MAKALA DJ's Soul Funk Jazz
Sarrera: Debalde

José �ngel Díaz Duránen ezizena da Jadd. Azken garaietako 2 konpilazio interesgarrienen arduraduna dugu: Improvisto! eta Improvisto 2. Bere ezagutza musikalari eta duen binilo kolekzioari esker, 70ko hamarkadetako Jazz-Funk abesti onenetarikoenak ditu bere gain. Konpilazio hauek madrilgo Hitop Recordsek kaleratu ditu eta hauei esker lortu du egungo prestigioa. Gran Lapofskyk zuzentzen duen zigilua alegia. Honetaz gain, Michael Reinboth, Buscemi, Nicola Conte edo Rainer Trüby bezalako DJ ezagunak konpilazio hauetan parte hartu dutela aipatuz, hauek duten garrantzia ikusi dezakegu.

Jaddek 20 urte baino gehiago daramatza musikaren inguruko munduan murgilduta. "'Jazzin' Club" sortzaileen kolektiboko parte da eta klub ezberdinetako bultzatzaile ere: Soul Cellar, Funky People, Soul Cargo, Blackout eta Salute. Musika beltzaren jalitun baten aurkezpen karta onena alegia. Gainera, zirkuitu mundialeko DJ ospetsu askorekin (Bob Jones, Keb Darge, Ian Wright, Mark Taylor, Nik Weston edo Gareth Donovan) kabina saioak elkarabantu dituena. Funk, Jazz edo Soularekin gozatzen dugun guztiei. MILA ESKER!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago