20. URTEMUGA FESTA BUKOWSKI ARETOARENA / BERLINEKO HARRESIAREN ERORKETA
Berlineko harresiaren erorketaren 20.urtemuga ospatuko da datorren astean; hori eta Donostiako Bukowski aretoak hogei urte betetzen dituenez, festa berezia ospatuko da azaroaren 8an. Horregatik, Berlin eta New York artean bizi den Jim Avignon zuzenean arituko da arratsaldeko zapiterdietan hasiko den emanaldian. 1989an harresia erori zenean bertan, Berlinen zegoen Avignon, eta irudi eta ilustrazioen laguntzarekin egun hartan bizitakoa kontatuko digu. Ondoren, Neoangin bere proiektu musikalaren emanaldia egongo da. Festak baina, Eslovakian jaio baina Berlinen bizi izandako Marek dj-arekin jarraituko du.
JIM AVIGNON
Berlinen jaiotako ilustratzaile honek hogei urtetik gora daramatza alemaniako eszena artistikoa astintzen. Azkeneko urteetan New Yorken bizi eta bertan ari da lanean. Europa eta Estatu Batuetan zehar ehundaka erakusketetan parte hartu du eta bere lanak formatu ezberdinetan landu ditu: arropak edo hegazkinak ilustratzera helduaz.
NEOANGIN
Jim Avignonek musika sortzeko erabiltzen duen izen artistikoa da. Hamazazpi disko kaleratu ditu eta bilduma ezberdinetan parte hartu du. Musikalki elektronikatik indie popera doazen erritmoak lantzen ditu; sintetizadore, teklatu, erritmo kutxa eta beste hainbat baliabide erabiltzen dituelarik horretarako.