BIOGRAFIA Sharon Stoner Oñatiko musika talde bat da eta Iñigo Ibarrondo (baxua eta ahotsa), Mikel Zarketa (Kitarra) eta Egoitz Olaldek (bateria) osatzen dute. Taldea 2001-ean osatua izan arren, aurretik ere ibiliak dira beste zenbait taldeetan (Serial Number, Klorophila, Dama Baltza,-XXI...). Hasiera baten Sharon Stoner, beste talde batzuen bertsioak (Kyuss, QOTSA...) jotzeko aitzaki bezala sortu zen baina gerora, abesti propioak lantzen hasi, eta azkenean lau abestidun maketa grabatu zuten. Lehenengo maketa hau ez zen kaleratu baina geldialdi baten ostean 2003-an, 5 kantadun maketa berri bat grabatu (Eibarko Legarre estudioan) eta kaleratu zuten. Bigarren maketa honi esker 2004-an, Deba Goienako musika taldeen lehiaketaren lehenengo edizioa irabazi zuten. Honen ondorioz 2005-ean, Arrasateko Shot! Estudioan lehenengo lan luzea (3000 bira) grabatu eta 2006-an kaleratu zuten. Bigarren lan luzea (13 Taupada) berriz, Tolosako Boneberenea estudioan grabatu dute 2008-ko uztaila eta iraila bitartean, Karlos Osinaga (Txap)-ren gidaritzapean. Diska berria, 2008-ko azaroan kaleratu da. Orain arte, 100 emanaldi inguru eskaini dituzte talde garrantzitsu askorekin jotzeko aukera izan dutelarik (Neubat, Kuraia, Sorkun, Surfin Kaos, Eraso, Forjd, Los Coronas, Astrid, Waxy...) eta 2005 –ean, Villa Bilbao lehiketako Euskal Herriko rock talde onenaren saria irabazteari esker, 2006 - ko Azkena Rock Festival -ean jotzeko aukera izan zuten, mundu mailako rock talde puntakoenekin (Pearl Jam, Iggy Pop, Misfits, Wolfmother...) batera.