Hotel: Talde donostiarra Borja (Purr, Inoren ero ni, Anari) gitarra jolea, Jon (Purr, Ama) bateria jolea eta Alberto (Los Patos, Lau Behi, Parafunk) baxu joleak osatzen dute. Euren lehendabiziko grabaketa duten 7" singlea aurkeztuko digute.
Anari: Azkenaldian Borjarekin formatu txikiko kontzertuak ematen izan da. Aurretik talde osoarekin egindako Zebra diskoaren aurkezpen bira luzean jardun zuen. Bira honetako azken kontzertuan, 2007ko martxoaren 31n Bilboko Kafe Antzokian zuzeneko grabaketan jasotako kantuekin egindako mini-CD bat aurkeztuko du. Talde osoa izango da taula gainean diskoa eta zenbait gauza berri aurkezten.
Textua: Plateruena ta Entzun aldizkaria
Argazkia: Bonborenea (07/10/27 Hotel + Anari)