P3Z (javi p3z, elektropez)

Urtarrilak 18 Ostirala 23:00

P3Z (javi p3z, elektropez) Soul / Latina / Electronika
Sarrera: Debalde

DJ P3z, Javi Pez edo Elektropezek Javier Vicente Calderón ditu legezko izen-deiturak eta 1967an jaio zen Donostian. Musikaria, musikagilea, soinu-teknikaria eta ekitaldi programatzailea da.
1985etik 1988ra ekin zion Javik bere karrera musikalari, orduan osatu baitzituen En el Jardín eta 23 Ojos de Pez taldeak, Jon Izetarekin edo Ibon Errazquinekin; gero, Vitaminas sortu zuen (1989) eta 1990ean, Parafünk eratu zuen, zeinak Madrilgo La Fábrica Magnéticarekin argitaratu baitzuen lehen albuma, 1993an. Ondoren, Sirope kolektiboa osatu zuen (1993-2002) Jon Izetarekin eta Xabi Zirikianekin (Loreak Mendian goitizenez). Donostiako zenbait lolaketan festak antolatu zituzten eta, 1995ean, Etxekalte klubeko programazio egonkorraz arduratu ziren.
Urte berean, Carlas Closarekin batera (Txarly Brown, diseinatzailea), Novophonic Diskak zigilua sortu zuen. Diskoetxe hori –16 lan argitaratu ditu orain artean–, Javi Pezen proiektu paralelo guztien agerleku izan da: Instrümental, Ibon Errazkinekin; Digi Onze, bere talde egonkorrarekin (Luis Camino, Mikel Abrego eta Makala); Camping Gaz & Digi Random, Txarly Brownekin; eta Kempes Hirukoa, Mikel Abrego eta Makalarekin.
Disc jockey gisa aktuazio asko egin ditu hainbat jaialdi eta klubetan: Katmandú, Bali Hai, Multidirections, Davai (Madril), Zulo (Lasarte), Itzela (Oiartzun), Moog, Veneno, Apolo, Bipp (Bartzelona), Gijongo Zine Jaialdia, Dr. Music Festival, Bam, Sónar, Satisfaxion, Groove Parade, Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Gijon, Malaga, Las Palmas, Santander, Miarritze, Paris, Bordele, Berlin, Dortmund, PopKomm (Colonia) eta Viena.
Remixak ere egin ditu Negu Gorriak, Le Mans, Spring, Los Sencillos, Esclarecidos, Digi Onze, Carlos Berlanga, Sindicato del Crimen, Fermín Muguruza, Alex Gopher, Pizzicato Five, Yukari Fresh, Maxwell Implosion, Aviador Dro, Le Tone, eta abarrentzat. Estudioan elkarlanak egin ditu Alex Martin, Bap!, Negu Gorriak, Xabier Montoia, Antón Reixa, Aventuras de Kirlian eta Le Mansekin, eta zuzenean aritu da Aventuras de Kirlian, Xabier Montoia, Nación Reixa eta artista gehiagorekin. Beste hainbat bildumetan ere partaide izan da bere alter egoren baten izenean: Cosmosound 1, So dens #1, Disco 2000, Magic Mushroom (Magic frantses aldizkariarena), Self (Electronic Experience Compilation CD), Hi Top (After School Special Compilation), Primeros Pasitos (Cafe Bizarre Compilation).
A Deshoras dantza konpainiaren El Arrancacorazones balleterako musika idatzi du eta baita Laura Martínezen Simétricos film laburrerako ere. Soinu teknikari gisa, film labur, telesail eta pelikula askotan lan egin du. Denboraldi batean Donostiako Zinemaldirako ere lan egin zuen mobiolako teknikari gisa, lehiaketara aurkezten ziren filmak berrikusteko lanetan. Gainera, noiz behinka, Radio 3-RNEren Satelitres irratsaioan eta Donostiako Herri Irratiko Azken Furgoia izenekoan ere parte hartzen du, gogokoen dituen abestiak aurkeztuz.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago