Sexty Sexers

Azaroak 11 Igandea 19:00

Sexty Sexers + Neubat
Sarrera: Debalde

"Urkamendi Blues" izenpean kaleratu du berriki Sexty Sexers Berako taldeak bere bigarren diskoa. Urtebete pasa da aurrekoa martxan jarri zutenetik eta kontzertu piloa eman ondoren, sendotu egin da banda hard-rockaren autobidetik barrena. Gitarrak eta erritmo indartsuez jantzitako testu garratz eta errealistak botatzen dituzte bere kantuetan. Nafarroako harrobiak eman duen azken emaitza dira. Ameba izenpean sortuta 2005ean hasi ziren Sexty Sexers bezela. Ordutik kontzertu ugari eskeini dituzte Euskal Herriko luze zabaletik eta kanpotik. "Iluntze berri baten bila" lehen diskoarekin eman zuten bere burua ezagutzera. Punk-rocka eta hardrockaren ispiritua ederto nahastuz zuzeneko sutsuak eskeintzen dituzte aspertzeko betarik utzi gabe. Horren adibide ezin hobea da joan den Azkena Rock Jaialdian emandako kontzertu arrakastatsua. Taldekideak honakoak dira: ElectricChild (joseba Baleztena), gitarra, Juzz Suicide (Julen Irazoki), gitarra, Loverman (Inaxio Agara), bateria, Freezer (Xiker Salaberria), baxua eta MikeStrangelove (Mikel Larratxe), ahotsa.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago